Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baroja Nessi, Ricardo

Margolari, grabatzaile eta idazlea (Minas de Rio Tinto, 1871 - Bera, 1953). Serafínen semea eta Píoren anaia, hau baino urtebete zaharragoa. Osasun arazoak zirela eta, ingeniaritza utzi behar izan zuen eta artxibozain ikasketak egin zituen; Teruelen eta Caceresen egin zuen lan. Politikaz arduratua, 1931n errepublikaren aldeko mitin batetik etxera zihoala begi bat galdu zuen automobil istripu batean. Margolaritzaren alorrean, 1885etik 1936ra zaletasun handiz aritu zen, 1937-1952 bitartean zaletasuna bizibide bilakatu zitzaiolarik. Idazle gisa, kazetaritza, antzertia, eleberrigintza eta saiakera alorretan aritu zen: El cometa, antzerkia, (1915); Fernanda (1920); El pedigree (1926); La nao capitana (1935); Gente del 98 (1952). Grabatuaren eremuan garrantzi handiko lanak egin zituen: akuaforte, litografia eta heliograbatuetan ehundik gora lan. Espainian hainbat sari irabazi zituen. 1927an Madrilgo Arte Grafikoetako Eskolako irakasle izendatu zuten eta Asociación de Artistas Grabadores delakoa haren inguruan sortu zen.