Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barenboim, Daniel

Orkestra zuzendari eta piano-jotzaile israeldarra, errusiarra jatorriz (Buenos Aires, 1942). 1992az geroztik, Berlingo Estatu Operaren zuzendaria izan da. Mozart, Beethoven, Brahms eta Chopinen obrak jo ditu pianoan, baina zuzendu dituen obren errepertorioa askoz ere zabalagoa da: Bach, konpositore frantsesak, Bruckner, Txaikovski, Edward Elgar eta, batez ere, Richard Wagner. 1992an Merezimendu Handiaren Gurutzea eman zion Alemaniako Errepublika Federalak, alemaniar kulturaren alde eginiko lana saritzeko. 1996an bere jaioterriko tango batzuen bilduma plazaratu zuen Mi Buenos Aires querido. Tangos among friends diskoan.