Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barea, Ramón

Bizkaitar antzezle, antzerki zuzendari eta zinemagilea (Bilbo, 1949). Hogei urte zituela, bulegoko lan finkoa utzi eta antzezle bilakatzea erabaki zuen. Antzezle bezala 30 filmetan parte hartu badu ere, antzerkia landu du bereziki; hortxe hasi zuen, hain zuzen, bere ibilbidea, Cómicos de la Lengua eta Karraka taldeetan. Zinema zuzendari bezala film laburrak zuzentzen hasi zen. Adiós Tobi, adiós eta Muerto de Amor laburrek izan zuten arrakastaren ondoren, 1999. urtean berak idatzi, ekoitzi eta zuzendutako Pecata Minuta filma estreinatu zuen. Antzerki zuzendari bezala talde ugarik jo izan du beregana taularatu nahi dituzten muntaien ardura har dezan. 1999-2000. urteean, esate baterako, aldi berean taula gainean zeuden bost antzerki lan zuzendu zituen: Txalo konpainiak aurkezten zituen Jaques Rampalen La Dama y el Cardenal-Dama eta Kardinala eta Los emigrados, bi konpainiak antzezten zuten Agatha Christieren La Ratonera eta, Txamuskina taldearekin, Felipe Lozaren Teatro Mohicano. Telebistako telesail askotan egin du lan, gehienetan paper txikiak hartuz, hori ez baita gehien interesatzen zaion alorra.