Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Banks, Russell

Estatubatuar eleberrigilea (Barnhead, New Hampshire, 1940). Aita alkoholikoa zuen, eta haren jipoiak jasan behar izan zituen gaztetan. 1958an Banks Unibertsitatean sartu zen, baina zortzi egun besterik ez zituen egin eta Kubara abiatu zen Fidel Castro ezagutu nahian. Baina bere baliabideekin Floridara iristea besterik ez zuen lortu. Bidaia ugari egin zituen, Yucatan, Jamaika, eta abarretara. Ezkondu eta seme bat izan zuen. New Hampshirera itzuli zen eta han suhitzaile gisa aritu zen denboraldi batez lanean. Ikasten hastea ere erabaki zuen eta 1967an Ipar Carolinako Unibertsitatean ingeles literaturako diploma eskuratu zuen. Bizitza ezohiko horretan oinarrituta idatzi zuen Success Stories (1986). 1985ean Continental Drift eleberria argitaratu zuen, estatubatuar gizartearen ezaugarri ilunenak erakusten dituena: gizarte klaseen arteko borroka, gizarte zapalkuntza, pobreen kontrako bortxakeria. 1989an Affliction idatzi zuen, estatubatuarren gizontasunaren autopsia egiten zuena. The Rule of Bone (1995) lanean pobreen Amerika, baztertuena erakusten du Banksek.