Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Banks, Iain

Eskoziar eleberrigilea (Fife, 1954). Literatura ingeleseko, filosofiako eta psikologiako ikasketak egin zituen Stirling-go Unibertsitatean. British Steel konpainiarentzat lanean ari zela idatzi zuen lehen nobela, gorespen ugari jasotakoa: Liztor fabrika (1984). Gero Londresera bizitzera joan eta hamaika eleberri idatzi zituen, horietako sei zientzia fikziozkoak; horietan nabarmenena Gogoan izan Phlebas (1987) eleberria da, Banksen maisulantzat bat jotzen dena. Zientzia fikziotik aldentzen diren beste bost nobeletan Belearen bidea (1992) polizia nobela gailentzen da. 1983-1993 bitartean hainbat aldiz agertu zen Granta literatura aldizkari ospetsuak argitaratutako “eleberrigile britainiar onenen” zerrendan, zientzia fikzioa lantzen duten idazleen sailean.