Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Balzola, Asun

Bizkaitar margolari eta idazlea (Bilbo, 1942). Marrazketa eta margoketa ikasketak egin ondoren, hamar urte eman zituen Italian. 1976an Madrilera itzuli eta ilustrazio lanak egin ditu Espainiako, Europako eta Ipar Ameriketako hainbat argitaletxerentzat. Prentsa eta publizitaterako ere egin izan ditu ilustrazioak. Azken urteetan, ordenagailu bidezko marrazkiak eta teknologia berriak eskaintzen dituzten aukerak aztertu ditu, liburuak ilustratzeari utzi gabe. Autore askorekin lan egin du, baina harreman emankorren bat aipatzerakoan Mariasun Landa idazlearekin duena azpimarratu beharko litzateke, 1984an ekin baitzioten biek geroztik eten ez den elkarlanari, Balzolak Landaren Iholdi liburuaren ilustrazioak egin zituenean. Idatzi ere egiten du, eta horren fruitu da bere Txoriburu liburua, txikitako oroitzapenez osatua.