Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

balanoforazeo

izond. Bot. Sandaloaren ordenako kotiledoi biko landareez esaten da. Ez dute klorofilarik eta egitura bakunekoak dira. Ekuatoreaz bi aldeetan, lur tropikaletako zuhaixka batzuen sustraietan bizi ohi dira bizkarroi. Europan Cynomorium cocineum motakoa baino ez dago, Espainian eta Sardinian batez ere. Gorputzak belar mamitsua dirudi; klorofilarik gabea, gorrixka, horixka edo arre kolorekoa izaten da.