Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bakero, Joxe Mari

Nafar futbolaria (Goizueta, 1963). Real Sociedad taldeko harrobitik ateratako erdilaria. Realeko talde nagusiarekin 17 urte besterik ez zituela jokatu zuen Espainiako futbol txapelketako lehen mailan aurreneko partida. Realarekin bi Liga, Superkopa bat eta Errege Kopa bat irabazi zituen. 1988-1989 denboraldia izan zen talde zuri-urdinarekin jokatu zuen azkena. 1990. urtean Bartzelonara joan zen F.C. Barcelonan jokatzeko. Erdietsi dituen emaitzen artean, Lau Liga txapelketa (1991-1994 artekoak); bi Errege Kopa (1989 eta 1990ekoak); 1989ko Europako Errekopa eta 1992an Europako Kopa aipa daitezke, baita 1992, 1993, 1995ko Superkopak ere. Johan Cruyffen Dream Team taldearen kapitaina izan zen goizuetarra. 1997an utzi zuen talde katalana Bakerok, eta Mexikora joan zen Veracruz taldean jokatzera. 1998an, Mexikon bertan, La Puebla taldearen entrenatzaile lanatean aritu zen. 2000. urtean itzuli zen Mexikotik Bartzelonara, klubaren talde teknikoko lanak egiterako. Espainiako Lehen Mailako Liga txapelketan 483 partida jokatu ditu, eta 139 gol sartu ditu.