Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bajtin, Mikhail Mikhailovitx

Errusiako literatura kritikaria (Orel, 1895 - Mosku, 1975). 1929an argitaratu zuen bere lehenengo monografia garrantzitsua, Dostoievskiren lanaren arazoak; Dostoievskiren lanen oinarria literatura genero arruntetan dela esaten du, haren eleberriak polifoniaz eta koruz antolatutako eleberriak direla. Bajtinen ustetan, ihauterien, barrearen herri kultura hartzen du Dostoievskik oinarri, baloreen eta aginpidearen aurka egiten du txantxaren bidez. Berak idatzitako beste zenbait lan: Rabelaisen lana eta herri kultura, Literaturari buruzko galderak, Estetika eta eleberria.