Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baburen, Dirk van

Holandako pintorea (Utrecht, 1595 inguruan - Utrecht, 1624). Caravaggioren jarraitzale nagusietakoa izan zen Herbehereetan. Paulus Moreelse izan zuen irakasle Utrechten eta David Haenekin ibili zen Italian zehar. Erroman sendotu zuen bere estiloa, Caravaggioren lanak eta bereziki Caravaggioren erretratuetako pertsonaiak oinarri zituela. Italian zela erlijio gaiak irudikatu zituen batez ere, eta Utrechten aldiz gai profanoak landu zituen. XVII. mendeko erlijio lan nagusietakoa irudikatu zuen San Pietro in Montorioko kapera batean David Haenekin batera egindako zenbait lanen artean: Kristo Hilobi Santuan. Bere beste zenbait lan aipagarri: Musikari gaztea, Tito, Kristo Gurutzearekin, Kontzertua, etab.