Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baber

edo Babur. Zahir al-Din Muhammad (1483 - 1530) India menperatu eta inperioa eraiki zuten mogolen lehen enperadorea. Tamerlan-en ondorengoa izan zen. Hogeita bat urte zituela, Kandahar eta Kabul menperatu zituen. Handik urte batzuetara Indiara jo zuen armadarekin. 1526an Agra hartu eta Indiako hiriburu bihurtu zuen. Gudari eta olerkari izan zen. Bere lanik garrantzizkoena Babur-nama da, bere oroimenak jasotzen dituen liburua.