Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Babel, Isaac

Errusiako idazlea (Odesa, 1894 - Odesa, 1941). Judua jatorriz. Errusiako Iraultzaren alde egin zuen eta Armada Gorriko zaldunerian sartu zen 1920an. Popuchiki (bidaiako lagunak) taldean parte hartu zuen. Sentiberatasun handiko idazlea izaki, zorroztasunez azaldu zuen bere garaiko bizimodua. Nobelak, ipuinak eta antzerki lanak argitaratu zituen. Aipagarrienak: Judu ipuinak (1917); Zalduneria gorria (1926); Odesako ipuinak (1931); Lehen maitasuna, etab.