Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Azpillaga, Jon

Gipuzkoar bertsolaria (Pasaia, 1935). Nahiz eta Gipuzkoan jaio, txikitan Bizkaiko Berriatuara aldatu eta han hazi zen. Txapelketa Nagusietan finalista izan da lau aldiz, eta Bizkaiko txapelduna izan zen 1961ean. Bertsokera garbia eta erraza du; patxadako erritmoan, seriotasun naturalez, ideiak eta kondairak bortxatu gabe ematen ditu. 1970eko hamarraldian Jon Lopategirekin bikote eginda, plazaz plaza aritu zen, bertsolaritzaren ikuspegi politiko eta sozial berri bat emanaz.