Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

azalera

iz. Geom. Geometria figura baten luze-zabalaren neurria. Puntuaren eta marraren kontzeptuekin batera geometriako oinarrizko kontzeptuetako bat da. Gorputz geometrikoetan alde azalera gorputzaren aldeen azalaren baturari deitzen zaio, eta oin azalera bere oinaren edo oinen azaleren baturari; guztizko azalera, berriz, alde azaleraren eta oin azaleraren baturari.