Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Axelrod, Julius

Estatubatuar biokimikaria (New York, 1912 - Rockville, 2004). garrantzi handiko aurkikuntzak egin zituen nerbio bulkadaren igorpenari buruz, eta Nobel saria jaso zuen horregatik. Hamabost urtez industria kimikoko ikertzaile gisa lan egin zuen. 1955ean National Institute for Medicine and Health-eko farmakologia saileko buru egin zuten. Nerbio bulkadari buruzko ikerketak egin zituen, mekanismo sinaptikoaren ezagutza sakondu zuen, eta noradrenalina eta beste zenbait gai aztertuz guruin pinealean hormonen metabolismoan parte hartzen duten entzimak aurkitu zituen. Efedrina, anfetamina eta metanfetamina bezalako alkaloide batzuk aztertu zituen, eta untxien gibelean lehendabiziko biak katabolizatzen dituen entzima bat aurkitu zuen. 1970ean Medikuntzako Nobel saria eman zioten, nerbio bulkadaren transmisioari, eta sinapsi kolinergikoan azetilkolinak gai neurotransmisore gisa izan dezakeen paperari buruz egin zituen ekarpenengatik.