Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Auxerre

Frantzia Ipar-erdialdeko prefetura hiria (Yonne). 39.955 biztanle. Erromatarren garaiko hondakinak. XIII-XIV. mendeetako katedrala. Apezpikutegia. Industria askotarikoa.  v  Historia. Erromatarrek fundatu zuten, finkamendu zelta baten ondoan. III. mendetik aurrera, inbasio ugari jasan zuen. Abadegi beneditarreko eskolak (IX. m.) oso ospetsuak izan ziren Erdi Aroan. 1476. urtean gelditu zen Frantziako koroaren esku.