Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

australiar

izlag. eta iz. Australiakoa. || Australiako biztanlea, arrazaz zuria, Australiara iritsi aurretik bertako zirenen ondorengoa bereziki (161.000 inguru egun). Jatorri oraindik behar bezala zehaztu gabeko herri hauek duela milaka urte jendeztatu zuten Australia (hamar mila urte baino gehiago). Gaur egun arrazatan ezagutzen den itxura fisiko zaharrenetakoa dute; tribu txikitan bizi dira eta bizimodu gogor antzekoa dute, baina inguruari erabat egokitua, nahiz eta, europarren kolonizazioa dela eta, gero eta baliabide gutxiago izan euren kabuz aurrera egiteko.  v  Australiako jatorrizko hizkuntzez esaten da. Gramatika irizpideak erabilita, bost taldetan banatzen dira; ezaugarri nagusia hiztegian (aurrizki eta atzizki ugari) eta fonetika mailan duten aberastasuna da.