Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Australia, Hego

(Ing. South Australia) Australia hego-erdialdeko estatua, Indiako Ozeanoaren ertzean (Australiako Badia Handia). 984.377 km2. 1.345.945 biztanle (1986). Hiriburua: Adelaida. Hiri nagusiak: Port Pirie, Whyalla, Woomera.  v  Orografia. Hego Australia lurralde laua da hego-ekialdea izan ezik (Flinders mendiak). Musgrave mendiak ageri dira iparraldeko basamortu lurraldeen gainetik (Great Victoria Desert). Estatuko ekialdean Arro Artesiar Handia eta Murray Arroa ageri dira. Hegoaldeko klima mediterranearra da. Ardi hazkuntza eta garia dira ekonomia arlo nagusiak. Hego Australian daude, bestalde, Australiako mahatsondoen hiru laurden. Burdina, kobrea, opaloak eta kare harria. Gas naturala. Askotariko gai landuak.  v  Historia. 1836. urtean hasi zen E. J. Eyrek esploratutako (1839-1840) lurralde honen kolonizazioa. Hego Gales Berriari lotua hasieran, 1850etik aurrera autonomoa da Hego Australia. Australiako Commonwealth-eko partaide da 1901etik aurrera.