Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Atwood, George

Britainiar matematikaria (Londres, 1745 - Westminster, Londres, 1807). Lehenengo ikasketak Westminsterreko Eskolan egin zituen. Gero Cambridgeko Trinity College-an ikasi zuen, eta 1769an graduatu zen; hurrengo urteetan Trinity Collegeko kide hautatu zuten, eta han irakatsi zuen. 1776an zenbait froga matematiko garrantzitsu argitaratu zuen, eta urte hartan bertan Errege Elkarteko kide izendatu zuten. Atwood ezaguna da Newtonen mekanikari buruzko liburu bati esker: A Treatise on the Rectilinear Motion (1784, Mugimendu lerro-zuzenaren gainean). Ekuazioei buruz ere idatzi zuen, eta itsasontzien egonkortasunari buruzko Eulerren eta Bouguer-en teoriak zabaldu zituen. Copley domina jaso zuen Errege Elkartearen eskutik.