Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Atutxa Mendiola, Juan Maria

Bizkaitar politikaria (Areatza, 1941). Euzko Alderdi Jeltzalekoa. Bizkaiko Nekazaritza Diputatua 1987tik 1991ra. 1994an Eusko Legebiltzarreko kide hautatu zuten, eta 1995ean utzi zuen kargua Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailburu bilakatzeko. 1999ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan berriz hautatu zuten legebiltzarkide, baita Eusko Legebiltzarreko Lehendakari ere, eta zeregin hori betetzeko Barne Sailburu izateari utzi zion.