Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aterinido

izond. Zool. Korkoiaren familiako arrain aktinopterigioez esaten da. 15 bat zentimetrotako luzera izaten dute, eta estutuak izaten dituzte gorputzaren alboak. Zilindro itxura dute, eta ezkatak nahiko handiak. Ahoa okertua dute eta hortz gisako elementu txiki batzuk dituzte bertan. Ur epeleko itsasoetan bizi dira, talde handietan eta itsasertzetik hurbil, harea dagoen tokietan batez ere. Ibaietako bokaletan ere azaltzen dira gutxi batzuk. Abixoia da famili horretako mota nagusia.