Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aterina

iz. Zool. Aterinidoen familiako arraina. Ahoa begietaraino zulatua du. Itsaso epeletako tamaina txikiko hainbat arrain mota hartzen ditu genero honek. Horien artean abisoi handia dago, Kantauri itsasoan oso ugaria, eta baita abisoi txikia ere, Kanariar uharteetatik gertu aurki daitekeena. 15 bat zentimetro ditu horrek eta, alboetan, zilarraren gisako distira duen xafla bat.