Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

astenosfera

iz. Geol. Lurraren barnealdeko partea. Litosferaren eta lur muinaren kanpoaldearen artean dagoen geruza da, haustura eremuaren azpian. Uste denez, horixe da lurraren geruzen artean malgutasun handiena duena. Beraz, bertan gertatzen dira egokitze isostatikoak eta bertan sortzen dira sumendi harrietako magmak ere.