Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

astartido

izond. Zool. eta Paleont. Itsaso zein ur gezatako muskuiluez esaten da. Bi aldeetatik simetrikoak dira. Aizkora itxurako hanka moduko bat dute, eta bi hodi luzeetatik ateratzen dituzte arnasketako ura eta bere gorputzeko hondakinak. Maskorra arrautza itxurakoa dute, hormak sendoak eta barrualdea nakarrez estali gabea. Astarte izena du familiako genero nagusiak eta horren barruan A. borealis eta A. elliptica dira mota ezagunenak.