Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Asoka

Indiako enperadorea (K.a. 273 - 237). Maurya dinastiakoa (Pataliputra, egun Patna), lurraldeak hedatu zituen Gandhara (Afganistan) eta India erdialdera. Harremanak izan zituen mundu heleniarrarekin eta, budismoa ezagutu ondoan, kontzilio budista bat antolatu zuen K.a. 253. urtean. India batu ondoan, moral budistaren bitartez eutsi zion inperio barruko segurantzari. Tradizioaren arabera Taxilan (Pakistan) hil zen. Semeek ezin eutsi izan zioten inperioaren batasunari.