asma-belar
iz. Bot. Belaikiaren familiako landare belarkara (Datura estramonium). Zentimetro bateko edo gutxiagoko neurria izaten du, hostoak handiak eta meheak dira, ertz borobilduak dituzte eta kiratsa darie. Loreak handiak eta inbutu itxurakoak, zuriak izaten dira. Fruituak arrautza itxura du eta barrualdetik bi zatitan banatzen du hormatxo batek. Hormatxoaren alde bietan hazi pilo bat du. Fruituaren estalkiak arantzatxoak ditu inguruan. Zelaietan azaltzen da eta bere sustrai eta haziek logura ematen dute. Belaikiaz nahastuta eta zigarrotxoak eginda asmaren sendagai bezala erabili izan dira asma-belarraren hostoak.