Asma’ Allah
(Alaren izenak) Allah bera eta beste 99 adjektibo, hala nola qadir (ahaltsua), rahman, rahim (urrikaltsua), aziz (dohatsua). Islamiar teologian bereizten diren Jainkoaren ehun izenek moldatzen dituzte. Adjektibo hauek Abd, «(halako)ren zerbitzaria», daramaten izen propioen elkarketan sartzen dira: Abd al-Qadir, Abd al-Aziz. Abd al-Rahman.