Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

asilido

izond. Zool. Bi hego dituzten intsektu familia batekoez esaten da. Tamaina handikoak izaten dira, luzeran bi zentimetro ere izan dezaketelarik. Torax borobildua dute, abdomena kono itxurakoa, luzexka. Zango-luzeak, begi-handiak eta iletsuak dira. Humusean, zur ustelean eta leku hezetan bizi dira. Euliak, harrak, eta hegan ari direla harrapatzen dituzten burduntziak jaten dituzte. Beldarrak lur azpian bizi dira, landareez elikatuz. Familia honetako 5.000 mota inguru ezagutzen dira.