Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrue Valle, Alberto

Euskal margolaria (Abando, 1878 - Abando, 1944). Margolari familia bateko anaia nagusia, Alberto Arruek Madrilgo San Fernando Akademian eta Europako beste hainbat lekutan ikasi zuen. Erretratugile bikaina (Tomas Meabe, Juan de la Encina), Euskal Herriko bizimodu tradizionaleko pertsonaia eta gaietara jo zuen, kolore biziko ereduak sortuz.