Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arruabarrena, Maite

Gipuzkoar opera kantaria (Errenteria, 1964). Bere jaioterriko Goi Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak, eta bere ibilbidea Errenteriako Andra Mari Abesbatzan hasi zuen. Juan Erasorekin kantu ikasketak egin ondoren, Donostiako Orfeoiaren Kantu Eskolan sartu zen. Geroago Italiara joan eta han osatu zituen ikasketak Claude Thiolas irakaslearekin. Toti dal Monte lehiaketako lehen saria irabazi zuen 1989an, eta Mozarten Don Giovannin abestuz hasi zuen bere ibilbide profesionala.