Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arregui, Ángela

Bizkaitar moda diseinatzailea (Gasteiz, 1939 - Barakaldo, 2006). Espainian ez ezik, Europako beste hainbat herrialdetan ere salgai jarri zituen bere diseinuak. Formaren, materialaren eta koloreen inguruan etengabe ikertzen zuen. Beste hainbat diseinatzailek bezala, arropaz gainera, berak sortutako bestelako produktuak ere salgai jarri zituen (emakumeentzako osagarriak eta perfumeak). Bere lanari esker hainbat sari lortu zituen. 1997an, aurrerapauso handia egin zuen modaren munduan, frankiziak ireki baitzituen bere izen-markarekin.