Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arregi Diaz de Heredia, Rikardo

Arabar idazlea (Gasteiz, 1958). Psikologia eta Maisu ikasketak egin zituen Salamancan, eta Euskal Filologiakoak Gasteizen. Bi poema liburu argitaratu ditu: Hari hauskorrak (1993) eta Kartografia (1998). Bi liburuek Kritika Saria jaso zuten argitaratu eta hurrengo urtean.