Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrasate

Gipuzkoako udalerria (Debagoiena eskualdea). Arrasate-Mondragón du izen ofiziala, eta eskualdeko herri nagusitzat har daiteke. 1997ko abenduko datuen arabera, 24.279 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago. Hizkuntza banaketa (1996): 13.067 euskaldun, 3.310 ia euskaldun eta 7.842 erdaldun. Bertan du egoitzan MCC (Mondragón Corporación Cooperativa), Euskal Herriko kooperativa talderik handienak, baita Lankide Aurrezki Kutxak ere. Arrasaten dago, halaber, Mondragon Unibertsitateko hiru fakultateetako bat, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoa, hain zuzen ere.