Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arrasate Komunikabideak

Arrasateko (Gipuzkoa) herri komunikabideak biltzen dituen elkartea. Arrasate Press astekariak eta Arrasate Irratiak osatzen dute ARKO taldea. 2000. urtea arte ATB, Arrasate Telebista ere, Arrasate Komunikabideak taldearen barruan zegoen. Gaur egun, izenez aldatu da eta Goiena telebista izena du. Goienkaria aldizkariarekin batera, Goiena enpresa osatzen du. Arrasate Komunikabideak taldea 1992an sortu zen, eta herriko informazioa euskaraz ematea da bere helburua.