Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

arkakarats

iz. Bot. Basa arrosa (Rosa canina). Zurtoin arantzatsua du eta hostoak txandakatuak. Loreak usaindunak dira; oso aintzakotzat hartzen da usain hori lurringintzan. Hainbat koloretako loreak ematen ditu; ardatz bakarren inguruan jaiotako lore bakanak izaten dira batzuetan eta taldetan jaiotzen direnak ere badira. 100 bat mota biltzen ditu arkakaratsak, mundu osoan hedatuta daudenak. Lorategietan hazten dira batez ere. Europan, Erdi Aroan hartu zuen indarra landare genero horren lantzeak eta oso aintzat hartua da apaingarri gisa.