Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arkadia

Antzinako Greziako lurraldea, Peloponesoren erdialdean. Egun 4.419 km2 eta 107.932 biztanle. Hiriburua, Tripoli. Pelasgiarren eta, ondoren, doriarrei jazarri zitzaizkien akearren babeslekua, artzainak bizi ziren lurralde menditsu honetan gorde ziren mitologia eta literatura klasikoen iturburu izan ziren antzinako Greziako kultura tradizioak. Grezia nahiz Erromako poesia bukolikoan, Arkadia zorionaren eta lasaitasunaren herria zen, Errenazimentuko literaturak jaso zuen berriz mito hura.  v  Historia. Arkadiarrek luzaroan eutsi zioten Espartako lazedemoniarren erasoari, eta Megalopolis hiriburu zuen konfederakunde bat osatu zuten (K.a. 371). Arkadiako Akaiarren Ligako kide izan zen eta erromatarrek hartu ondoan (K.a. 146), Peloponesoko beste herrien zori bera izan zuen.  v  Astr. 1.020. asteroidea, Reimuzek 1924an aurkitua.