Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ariège

Frantziako hegoaldeko departamendua [09], Midi-Pyrénées eskualdean. 4.890 km2 eta 136.100 biztanle. Hiriburua: Foix. Suprefeturak: Pamiers eta Saint-Girons. Eskualde menditsu horren hegoaldean daude erdialdeko Pirinioak (Estats mendia, 3.141 m). Haranak sakonak dira eta gaizki komunikaturik daude. Departamenduko iparraldea hainbat ibaik (Ariège, Garonaren ibaiadarra, 170 km) eta errekek zeharkatutako lurraldea da; batez ere abeltzaintzatik bizi dira baina, jarduera ekonomikoa kaxkarra denez, jendea alde egiten ari da lurralde horietatik.