Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Araitz

Nafarroako udalerria eta ibarra, Gipuzkoako mugan (Iruñeko merindadea). Azkarate, Intza, Uztegi eta Arribe-Atallu kontzejuek osatzen dute. 1998ko datuen arabera, 613 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago.