Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arai Hakuseki

Japoniako idazle eta politikaria (Tokio, 1657 - Tokio, 1725). Yökagu mendebaldeko jakintzen eskolaren aldekoa izaki, mendebaldeari buruzko ezaupideak hedatu nahi zituen Japoniara. Ienobu shoguna bere jarraitzailea izan zen, eta haren bidez izan zuen Japoniako politikan eragina. 300 obratik gora idatzi zituen, Historia eta Seiyö Kibun (Mendebaldeari buruzko aipamena) direlarik horien arteko aipagarrienak.