Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Apraiz eta Buesa

, Odon. Euskal ikerlaria (Gasteiz, 1896 - Gasteiz, 1984). Filosofia eta Letretan doktore, Salamanca eta Madrilgo unibertsitateen aldetik. Ikasketa horiek Parisen (1920) eta Zurichen (1921) egin zituen. Hamalau urte zuela euskara ikasteari ekin zion. Turinen Hizkuntz Geografia alorreko praktikak eginik, Ipar Euskal Herrian eta Debako arroan euskalkien ikerketak egin zituen. Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa eta bertako ohorezko kidea izan zen. Gerra aurreko aldizkari anitzetan idatzi zuen: «Bizkaitarra», «Arabarra», «Euzkadi», «Euskal Erriaren Alde», «Yakintza», etab. Gazteleraz Geografía General del País Vasco argitaratu zuen Bartzelonan.