Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Appalache Mendiak

Estatu Batuetako Ekialdeko mendi multzoa (New England, New York, Pennsylvania, Virginia(k), Carolina(k), Tennessee), ipar-ekialdean San Lorentzo ibaiaren bokale aldera eta hego-mendebaldean Mexikoko Golko aldera luzatzen dena (2.200 km luze, 200-300 km zabal). Hudson ibaiak bitan banatzen ditu: iparraldean White Mountains, Green Mountains eta Adirondack Mountains daude; hegoaldean, Allegheny Mountains (garrantzitsuena), Cumberland goi ordokia eta Blue Ridge («mendi urdinak»). Altuera txikikoak dira, 1.000 m batez beste. Gailurrik garaiena, Mitchell mendia da, 2.048 m. Baso zabalak daude. Bertan sortzen dira Ohio eta Tennessee ibaiak.