Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

antisemitismo

iz. Hist. Judutar arrazaren aurkako higikundea edo jarrera. Gizatalde hori desagerraraztea helburu zuen mugimendua, behin baino gehiagotan izan da historian. Antisemitismo izena bera azken mendean erabili izan da, baina mendebaldean ezaguna zen jarrera hori duela 2.500 urte. Politikan, ekonomian edo gizartean krisia sortzen denean hartu ohi du indarra antisemitismoak. Krisi horien erruduna bilatu beharrean, gehienentzat arrotzak diren kultura eta erlijio judutarraren aurka egiten dira saioak. 1880an antisemitismo berri bat sortu zen Alemanian, zientziaren ikuspegian oinarritzen zela esanez indar hartu zuena. Juduei eta arioei buruzko teoria arrazista bat zabaldu zen. Europan sortu ziren krisi eta arazo guztien errudun bezala hartu ziren judutarrak. Jarrera horrek nazio askotan izan zuen eragina, eta horien guztien artean Alemania izan zen parte handien izan zuena, nazien garaian, Bigarren Mundu Gerran, 4.000.000 judu hiltzera iritsi zirelarik.