Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Andreesen, Marc

Estatubatuar informatikaria (Wisconsin, 1971). Netscape enpresa sortu zuen Jim Clarkekin batera. Interneterako lehen bilatzailea (Netscape Navigator) asmatu zuten. Netscape oso enpresa garrantzitsua da Interneten merkatuan, eta diru asko egitera iritsi da Wall Street-eko diru merkatuan ere. Gaur egun Netscapek Microsoft enpresa du zuzeneko lehiatzaile.