Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Andrea del Castagno

(Andrea di Bartolo di Bargilla) Italiar margolaria (Corella, 1423 inguruan - Florentzia, 1457). Venezian lan egin zuen (1442, San Zaccaria), Florentzian behin betiko finkatu aurretik (1444). Bertan Santa Apollonia-ko jangela dekoratu zuen: Afaria, Gurutziltzaketa, Ehorzketa, Piztuera (1445-1450). Bere Gizon eta Emakume Ospetsuak deituriko obran Bibliako pertsonaiak, antzinakoak eta garaiko gizartekoak bildu zituen (1450 inguruan). Niccolo da Tolentino zaldiz irudikatzen duen freskoa ondu zuen Uccelloren John Hawkwood famatuaren aurrean (katedrala, 1456). Masaccio eta Donatelloren eraginak markatu zuen haren estiloa. Zorrotz ageri da koadroen ordena, marrazketa eta koloreari dagokienez; pintorearen munduak meazkoa dirudi, argi bortitz batek nabarmentzen dituelarik koadroak.