Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anderson, Sherwood

Iparramerikar idazlea (Camden, Ohio, 1876 - Colón, Panamá, 1941). Gaztaroa ibiltari igarorik, berrogei urtean literatura eta kazetaritzari ekin zien. Narrazio liburuak egin zituen: Winesburg, Ohio (1919), amerikar gizartearen aurreiritzien kritika; Poor White (1920), industria gune bihurtzen den laborantza eskualde bati buruzko kontaketak. Bere eleberrien artean nabarmentzekoak dira: Many Marriages (1923), sexu arazoak gaitzat harturik; Marching Men (1917); Dark Laughter (1925). Ameriketako eleberri laburraren sortzaileetakoa, eragin handia izan zuen idazle gazteagoengan, Hemingwayren baitan bereziki.