Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

anastomosi

iz. Med. Bi egitura anatomiko, bi hodi edo bi kirio batean biltzea. Batura hori arku moduan egin daiteke, eskuko zainetan gertatzen den bezala, edo alboka, ibilbide paraleloa duten zainen artean. Anastomosi garrantzitsuenetako bat terminala da, honetan burmuineko oinarrian zain batzuen azken adarrak batzen baitira. Anastomosia garrantzitsua da ehunek bizirik irauteko, zain batek izan lezakeen nolabaiteko akatsa beste zain batzuen emariaren bidez konpon baitaiteke.