Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ampère, André Marie

Frantses fisikari eta matematikaria (Lyon, 1775 - Marseilla, 1836). Matematika eta kimika lan anitzen egile, ospe handia izan zuen elektromagnetismo eta elektrodinamikan eginiko aurkikuntzen ondoan. Galbanometroa, telegrafo elektrikoa eta, Aragorekin batera, elektroimana asmatu zituen; korronte elektrikoaren intentsitatearen ideia garatu zuen lehen zientzialaria izan zen.