Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amorós, Manuel

Frantses futbolaria (1962). Lehenengo urteak (1980-1990) A.S. Monaco futbol taldean egin zituen. 1982an Frantziako taldean debutatu zuen urte horretako munduko txapelketan. 1986an, berriz, txapelketa horretako jokalari onena hautatu zuten. 1990ean Marseillako Olympique taldera joan zen, eta hirutan izan da Frantziako txapeldun talde horrekin.