Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amorós Guardiola, Andrés

Espainiar idazlea (Valentzia, 1941). Filologia erromanikoan doktore eta hizkuntza eta literaturako katedraduna. Madrilgo Unibertsitate Complutenseko letretako fakultatean espainiar literatura irakasten eta literatura kritikak argitaratzen ditu aldizkari garrantzitsuetan. 1973an Literatura Kritikaren Sari Nazionala bereganatu zuen, 1978an Espainiako Errege Akademiaren Fastenrath saria eta 1980an Saiakeraren Sari Nazionala. Bere saiakera ezagunen artean aipagarriak dira: Gaur egungo nobelagintza. Sarrera (1966, hiru argitaraldi izan dituena), Eugenio d’Ors, literatura kritikoa (1971), Ramon Pérez de Ayalaren nobelagintza intelektuala (1972), Clarín eta La Regenta (1984), Zezenak eta kultura (1987), etab. Antzerkigintzari dagokionez, Liztorra izeneko Don Juan Tenorioren bertsio bat idatzi zuen 1985ean, eta abuztuan Elxen antzeztu ohi den Elxeko misterioa Erdi Aroko eliz antzerki lanean ere parte hartzen du urtero. 1996an, Simeon Estilitaren elezaharra oinarritzat harturik, bere lehen saioa egin zuen eleberrigintzan. Zezenzalea eta zezenketa literaturan jakituna, Sánchez Mejías toreatzaile eta olerkariari buruzko aditua da, eta ikerketa horien ondorioz Ignacio Sánchez Mejías liburua argitaratu zuen 1998an.