Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amilibia, Eustasio

Gipuzkoar politikaria (1801 - 1864). Gipuzkoako diputatu nagusia eta Donostiako alkatea. Halaber, korrejidore, buruzagi politiko, gobernadore zibila eta Gorteetako Diputatua izan zen. Lehen gerra karlistan, Eugenio de Aviraneta konspiratzaileak eraturiko zerbitzu sekretuan lan egin zuen.